Mujeres Creando
Mujeres Creando | |
---|---|
Datuak | |
Mota | collective (en) eta lesbian organization (en) |
Herrialdea | Bolivia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1992 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Mujeres Creando 1992an sortutako mugimendu feminista boliviarra da, kalea da bere jardueren agertoki nagusia. Taldeak adierazpen modu desberdinak erabiltzen ditu, besteak beste, grafitia eta performance-a. María Galindo da taldearen burua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugimendua 1992an sortu zen Comunidad Creando izenarekin, La Paz-eko periferiako auzo batean, urte berean izena aldatu zuen, Mujeres Creando bihurtuz. Feminismo ez-arrazista ardatz, elitezko emakume pribilegiodunak zein publiko-pribatu edota lan intelektual-eskuzko lanaren dikotomia zalantzan jartzen ditu. Era berean, interpelazioa egiten diote ezkerreko mugimendu politikoari, non lehenengo hiru kideek militatzen ziren. XX. mendearen hasierako anarkismo boliviarra berreskuratzen dute.[1]
María Galindo, Mónica Mendoza eta Julieta Paredes izan ziren hasierako talde sortzailearen kideetako batzuk, Boliviako lesbiana nabarmen bi barne.[2] Denborarekin parte-hartzaile berriak sartu ziren, Raiza Zeballos, Mayra Rojas eta Emiliana Quispe adibide.[3][4] Julieta Paredes mugimendutik banandu zen 2004an, gutxi gorabehera.[5]
Bi autogestio-etxe ditu, eta bertatik jarduera politiko eta kulturalak egiten dituzte. Gainera, ostatua eta elikadura ematen dituzte. Hona hemen: "La Virgen de los Deseos", La Paz hirian eta "Los deseos de la Virgen", Santa Cruz hirian.
Jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Graffitia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sortu zenetik, eremu publikoan grafitiekin hartu du parte. Oro har, feminismoarekin zerikusia izan dute eta hainbat alditan polemika eragin dute, batzuk justiziaren eskakizunak eragin dituzte ere.[6][7][8][9][10] 2000. eta 2001. urtean, mugimenduaren kale ekintza eredu artistikoa Sofia Erregina Museoan egon zen ikusgai.[11]
Radio Deseo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Radio Deseo eta bere Irrati Eskola mugimendu desberdinen oihartzunerako tresna izan da. Yola Mamani eta Victoria Mamani izan dira irratsaio ezagunenak zuzendu dituzten komunikatzaileak.[12][13][14][15]
Dokumentalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trece horas de rebelión (2014)[16]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mujeres Creando (2005). La virgen de los deseos, Buenos Aires, Ed. Tinta y Limón.[17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Mujeres Creando: No Hay Libertad Política Sin Libertad Sexual» www.verkami.com.
- ↑ «Mujeres Creando, despatriarcalizar con arte» Revista Pueblos.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Contraparte - 'Mujeres Creando' en Bolivia | Onda Cero Radio» www.ondacero.es 2022-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
- ↑ Press, Europa. (2022-12-20). «La ONGD boliviana Mujeres Creando muestra su trabajo contra la violencia machista en la Diputación de Cádiz» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
- ↑ «Julieta Paredes NO PERTENECE A MUJERES CREANDO» mujerescreando.org.
- ↑ Mujeres Creando, despatriarcalizar con arte. .
- ↑ Mujeres Creando, 20 años contra la autoridad. 23 de febrero de 2015.
- ↑ Inician proceso a Mujeres Creando por pintar la Fiscalía. 30 de septiembre de 2015.
- ↑ Generan polémica grafitis de Mujeres Creando en contra de Maricruz Ribera. 2016.
- ↑ María Galindo fue citada a declarar por los grafitis que aparecieron en paredes del IDIF. 14 de diciembre de 2018.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mujeres Creando. Ten cuidado con el presente que construyes, debe parecerse al futuro que sueñas | Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
- ↑ Trabajadora del hogar recibe el Premio de Periodismo Municipal. 9 de diciembre de 2011.
- ↑ La Razón y Radio Deseo ganan el Premio de Periodismo Municipal 2012. 2012.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ ‘Soy marica y qué’ hoy estará de cumpleaños. 17 de mayo de 2011.
- ↑ Escritor y activista Édgar Soliz, se define como “cholo, pobre y maricón”. 30 de mayo de 2018.
- ↑ «13 HORAS DE REBELION» 13horas.mujerescreando.org.
- ↑ Dietrich, Daniela. (2006-12). «Mujeres Creando» La aljaba 10: 243–244. ISSN 1669-5704. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Feminismo |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: LGBT |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bolivia |